XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mendi mutilak Garai bateko lanbidea

1958an hamabi lagun joan ziren Ezkurratik Piriniotara: Justiniano Gorostiaga, Gregorio Noble, Salvador Goikoetxea, Sergio Gomez, Francisco Aranburu, Francisco Olagarai, Francisco Goikoetxea, Pantxito Gorostiaga, Jesus Mindegia, Felix Huizi, Juan Goikoetxea eta Mikel Telletxea. Beraiekin batera, Jose, Italiako enkargatua ageri da.

Orain hogeita hamar bat urte arte aunitz ziren gure herriak utzi eta Alpeak eta Piriniotako mendietara basoan lanean aritzera joaten ziren gazteak.

Hemen, baserritik kanpo lantegi haundirik ez eta han, berriz, jornal polita.

Hori bai eguzkia ateratzen zenetik gorde bitartean eskulanean aritu behar zuten motozerra 60. hamarkadan sartu zen, astelehenetik igande eguerdira.

Baina lan gogorretan zaildutako gazteak ziren.

Ia urte osoa ematen zuten inguru haietan eta Eguberriak etxean pasatzera itzultzen ziren.

Otsailean mendira itzuli behar zutenez, zenbait herritan aitzindu egin zituzten Ihauteriak. Atzerriko oihanetara doan mendi mutilarena, ordea, desagertze bidean dagoen ofizioa da.

Gaur egun ez da ia inor joaten Frantziako mendietara basoan lanean aritzera. Arrantzan, ordea, duela 30 urte ehun lagunetik goiti joaten ziren Pirinio eta Alpeetako mendietara.

90. hamarkada hasieran, sei-zazpi lagun joaten ziren oraindik.

Orain, aldiz, inor ere ez. Panttaleon Errandoneak, adibidez, urte mordoxka eman zuen Pirinioan.

1952. urtean hasi nintzen, hamabortz urte bertzerik ez nuela eta 1968 urtera artio, urtero-urtero joan nintzen

Hemen zegoen lan eskasiak bultzatu zituen gazte hauek mendira, Panttaleonen ustez ez baitzen alde haundirik hango eta hemengo soldaten artean. Metroka edo estereoka ordaintzen zuten han eta hemen, baina hemen ez baitzen lanik, hori zen problema, norapaite joan behar zen. Mantenua ere hobexeagoa izaten zen

Bertzelako iritzia du Ezkurrako Pantxito Gorostiagak, aurreko neguan hemen hameka-hamabi duro irabazten ziren eguneko eta han berrogei duro pagatzen ziren eguneko.